Arrasateko Udaleko ‘Euskaltegiko irakasle’ plaza bi betetzeko eskabide orriak aurkezteko epe berri bat ireki da

2021/10/28
Card image cap
Arrasateko Udalaren langile plantillan hutsik dauden Euskaltegiko irakasleen bi plaza oposizio-lehiaketa bidez eta txanda irekian hornitzeko hautaketa prozesuaren deialdiaren 2. izen emate epea ireki da 2021-10-28an

Hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, honako baldintzak bete behar dira:

  • Egiaztatu beharreko gutxieneko titulazio maila: Ingeniaritza teknikoa, Unibertsitate Diplomatura edo Gradua, Arkitektura teknikoa edo maisu-maistra titulazioa.
  • Euskarazko C2 maila (4. Hizkuntza Eskakizuna) izatea. C1 maila egiaztatuta dutenak ere onartuko dira.

Deialdiaren oinarri-arauak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean maiatzaren 7an, 84. zenbakian, eta maiatzaren 17an Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren.

Plaza hauen arauetan akatsak hautemanda oinarriak zuzentzea eta aldaketak aintzat hartuta, deialdi publiko berria onartu zen, eskabide orriak aurkezteko epe berri bat irekiaz, oinarriak zuzenduta osorik argitaratu ondoren.

Argitalpen horiek eman dira, batetik Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean urriaren 1ean, 189. zenbakian, eta bestetik  Estatuko Aldizkari Ofizialean urriaren 27an.

Interesatuek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute urriaren 28tik azaroak 25 arte (biak barne) BAZen edo udal webgunean.

Hautaketa prozesuaren oinarri-arauak HEMEN kontsulta daitezke, Lan Eskaintza Publiko atalean.

* Hala ere, aurreko epe barruan izena eman zuten hautagaien eskaerak aurkeztutzat emango dira. Deialdia osorik argitaratzeak MEREZIMENDUAK zenbatzeko beste erreferentzia-egun bat ezartzen du, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berria, hain zuzen. Beraz, alegatutako merezimenduak aldatu nahi dituzten pertsonek eskabideak aurkezteko epe berrian egin ahal izango dute, Arrasateko Udalak zehazten dituen bitartekoak erabiliz.

Aldez aurretik izena emanda duten hautagaiak, alegatutako merezimenduak aldatu nahi dutenak HEMEN dute horretarako eskaera orria, Lan Eskaintza Publiko atalean.