Musakola kiroldegirako harrerako langile bat kontratatzeko hautaketa prozesua

2015/11/02
Card image cap
Lanpostua ‘administrazioko Informazio eta tramitazio agente’ bati dagokio eta, aurreikusitakoaren arabera, lau urtez luzatuko da kontratua, %75eko jardunaz. Izenak ostiralera arte (azaroak 6) eman daitezke

Arrasateko udalak lan-kontratu bat egingo du, errelebuzko modalitatean, 4 urteko iraupena izan dezakeena, Musakolako kirodegiko harrera-lekuan aritzeko.

Kontratuaren helburua Musakola kiroldegiko harrerako langile bat ordezkatzea izango da, %75eko jardunean, hura erretiro partzialaz egongo den lau urteotan.

Bete beharreko lanpostua ‘Administrazioko Informazio eta Tramitazioa Agente’arena da.

Egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak HEMEN kontsulta daitezke.

Izena emateko epea ostirale honetan (azaroak 6) amaituko da.