Kultura bonua aurkeztu du Udalak

2015/12/09
Card image cap
25 euro ordainduta, 40 euro gastatzeko aukera izango da, 15 euro opari jasoz Amaia antzokiko hainbat ikuskizunetan

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Kultura Bonua kanpainara atxikitu da Arrasateko Udala, eta Udalak berak antolatutako zuzeneko hainbat ekitaldietarako baliogarria izango den bonua jarri du herritarren eskura.

Bonua 25 euroko prezioa izango du, eta 40 euro gastatzeko aukera emango du, eta Udalak abantaila erantsi bat eman nahi izan dio eskaintzari, aukeraketa jakin batzuetan 5 euro gehiago opari eskainiz.

Guztira Udalak 250 bonu jarri ditu salgai, eta hauek lortzeko Amaia antzokiko leihatilan bertan eskuratu ahal izango dira, emanaldiak dauden egunetan, beti ere  emanaldiko sarreren salmenta lehentasuna izango dutela, apirilaren 15era arte.

Bi aukera izango ditu erabiltzaileak bonuak erabiltzeko

  • A Aukera: Udalak prestatutako 4 pack-etako bat aukeratuz gero 5 euro gehigarri izango dituzu opari
  • B Aukera librea: daukagun eskaintzatik nahi dituzun sarrerak eskatuta

Arazorik gabe erabiltzeko,komeni da bonua erosi eta aukeraketa egitea lehenbailehen, antzokiko leihatilan bertan, edo behin bonua erosita norberaren aukera posta honetara bidalita: kulturabonua@arrasate.eus, lasaiago aukeratzeko eskaintzen artean.