Arrasateko Udalaren, San Andresko auzo alkatetzaren eta San Andresko jai batzordearen adierazpena gaur goizean gertatu den erasoa dela-eta

2024/04/27
Card image cap
Gaur goizean, apirilak 27, zapatua, San Andres auzoan garbiketa lanetan ari ziren bi udal langile erasotu dituzte bi gizonek.

Gertaera larri horien aurrean, Arrasateko Udalak, San Andresko auzo alkatetzak eta San Andresko jai batzordeak adierazi nahi dute:

  • Indarkeria gertaera horiek oso larriak dira, eta irmoki arbuiatu eta salatzen ditugu halako jarrerak.
  • Gure elkartasun osoa adierazten diegu garbiketa lanetan aritu diren 3 udal langileei.
  • Bizikidetzan eta errespetuan oinarritutako auzo eta jai eredua defendatzen dugu, eta arrasatearrek behar eta merezi duten Arrasateren alde lanean jarraituko dugu.
  • Gogoratu nahi dugu jaietan, urteko gainerako egun guztietan bezala, edozein erasoren eta diskriminazioren aurkako jarrera funtsezkoa dela elkarbizitzarako.