Udalak langabe bat kontratatuko du
2019/04/02Kontratuaren ezaugarriak
Peoia (igeltserotza)
Egitekoa: Herriko espaloien hobekuntza ekintzak.
Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Debagoienean erroldaturik egotea, lehentasuna emango zaielarik Arrasaten erroldatutakoei.
Probak bukatutakoan, zerrenda bi egingo dira, puntuazio ordenan, probak gainditu dituzten hautagaiekin:
1) Gai diren hautagaien zerrenda, Arrasaten erroldatuak.
2) Gai diren hautagaien zerrenda, Debagoienean beste udalerri batzuetan erroldatuak.
Epaimahaiak egingo du, lehenik eta behin, kontratazio proposamen bat lehen zerrendako hautagaien alde (Arrasate), puntuazio ordenaren arabera (merezimenduak+probak).
Ez badago gai den hautagairik zerrenda horretan, kontratazio proposamen bat egingo du 2. zerrendako hautagaien alde (Debagoiena), puntuazio ordenaren arabera (merezimenduak+probak).
- Urtebeteko lan-eskarmentua, edo ikasketak edo praktikaldiak igeltserotzako peoi lanetan.
- B gida baimena.
Hautagaien aurretiko aukeraketa
Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).
Lanbiden izen emateko epea: apirilaren 1etik 8 arte, biak barne.
Hautagaiaren azkeneko aukeraketa
Hautagaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta hautagaiek egiaztatutako merituak baloratuz.
Informazioa eta kontsultak
Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako izangaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.
Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:
BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan)
Arano eta Gartzia maisu-maistra 8
Tel.: 943 252000