Martxoaren 19ko baserritarren azoka bertan behera.

2016/03/14
Card image cap
Aurten Bergarako Erramu Zapatuko Feria eguna izango da, eta Arrasateko baserritarren hainbat saltoki Bergaran egongo dira.

 

Aurten  Bergarako  Erramu Zapatuko feria martxoko hirugarren zapatuan jausten da, martxoaren 19an hain zuzen, Arrasateko 3. zapatuko baserritarren azoka egunean bertan. Kontuan hartuta azoka bietan baserriko produktuak salduko direla, eta  Arrasateko baserritarren azokan saltokia jartzen duten hainbat baserritarrek Bergarako urtean behingo zita horretara joateko ohitura daukatela, Arrasatekoa oraingoan ez egitea erabaki du Arrasateko Udalak, herri bietan egun berean egiteak azoka bien kalterako izango zelakoan.  

Beraz, martxoaren 19ko Arrasateko baserritarren azoka berezia  ez da egingo;  hurrengoa,  apirilaren 16an izango da.