Kultura ekintzetako laguntzaileak
2020/09/14Arrasateko Udalak kultura ekintzetako 3 laguntzaile kontratatuko ditu presazko izaerarekin
Interesdunek izena eman beharko dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian) irailaren 16 arte.
Baldintza hauek bete behar dira:
a) Gutxienez hamasei urte izatea eta gehienez ere nahitaezko erretiroaren adina.
b) Titulazioa: DBH graduatua (eskola graduatua), lehen mailako lanbide heziketaren edo baliokidea den tituluaren jabe izatea, edo hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea.
c) Euskaraz dakiela egiaztatzea, bigarren hizkuntza eskakizuna edo baliokidea den mailan (Europar Batasuneko hizkuntzen B2).
d) Ikus-entzun, argi, soinu edo zuzeneko ikuskizunen muntaian oinarrizko jakintza izatea.
e) Dagozkion egitekoak normal egiteko gaixotasunik edo akats fisikorik ez izatea.