Langabezian dauden pertsonak kontratatzeko hautaketa prozesua

2014/03/21
Card image cap
Udalak hiru baso-langile eta lorezaintzako bi peoi kontratatuko ditu, Gipuzkoako aldundiak enplegua sustatzeko laguntza programaren barruan. Bost hilabeteko kontratuak izango dira eta interesatuek eskabideak BAZen jaso eta entregatu behar dituzte, martxoaren 21etik 29ra bitartean.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren enplegua sustatzeko laguntza programaren barruan, bost pertsona kontratatuko ditu Udalak, baliabide naturalak garbitzeko eta zaintzeko lanetarako: Hiru baso-langile eta bi peoi, lorezaintza zerbitzurako.

  • Basolangileen  egitekoa izango da basoko mantenu - lanak burutzea, baliabide naturalak garbitzeko eta zaintzeko lanak; ibaiak, basoak eta beste intereseko eremuak-guneak garbitzea.
  • Lorazaintza zerbitzurako peoien egitekoa izango da herrian zehar dauden belar gune eta alkorkeetan dauden zuhaitzetan eta baita ere zuhaixkak dauden guneetan, lanak egitea, ondorengo mantentze lanak errazteko. Zehazki egingo diren lanak izango dira belar txarrak ekiditeko sareak ipintzea eta “pinotxa” inguruetan sakabanatzea belar txarrik ez irteteko.

Bost kontratuok egiteko aurreikusten den aurrekontua da 61.658 eurokoa.  Gipuzkoako Foru Aldundiak 37.500 eurokin finantzatuko du proiektua ( 7.500 euro kontratuko) eta Arrasateko Udalak 24.158 euroko ekarpena egingo du.

Hautaketa prozesuan kandidatu izateko bete beharreko baldintzak:  

  • Lan gabe egotea.
  • Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldatuta egotea (2013/09/21).
  • Gida baimena edukitzea.
  • Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egotea.
  • Azken hiru urteetan Arrasateko udalaren beste enplegu programetan onuradunak izan bakoa izatea.
  • Euskara jakiteari dagokionez:
  1. Bi baso-langileren eta peoi baten kasuan, 1. HE-ren parekoa derrigorrezkoa izango da  eta agiriz edo dagokion proba eginez egiaztatuko da.
  2. Beste baso-langilearen eta peoiaren kasuan ez da derrigorrezkoa izango, meritua baizik (1.HE-ren parekoa).

Informazio gehiago hemen.

Eskaerak BAZen aurkeztu behar dira martxoaren 21etik 29ra arte