Zer da Daisy

Zer da Daisy

4.jpeg

Daisy formatua irakurketa formatu berezi bat da, aukera ematen duena liburuak aldi berean irakurri eta entzuteko. Dislexia edota ikusmen arazoak dituzten pertsonei irakurketa erraztu diezaieke.

Hauek dira formatu honen abantailak:

  • Audioaren abiadura erabiltzaile bakoitzaren beharretara egokitu daiteke.
  • Kapitulu edo orrialde zehatz batera joateko aukera ematen du.
  • Testuaren tamaina eta kolorea egokitu daitezke.
  • Irakurketa markak ezartzeko aukera ematen du.

 

Ondorengo bideoan azaltzen dira Daisy formatuaren ezaugarri nagusiak.