Udalaren Prebentzio Zerbitzuak hitzaldi bi antolatu ditu ludopatiaz informatu eta sentsibilizatzeko
2021/05/27Arrasateko Udalaren Prebentzio Zerbitzuak hitzaldi bi antolatu ditu ekainerako, herritarrak ludopatiaren inguruan sentsibilizatzeko eta gaixotasuna hobeto ulertzeko.
Lehenengo hitzaldia da ekainaren 2an, eta izenburua “Ludopatiak bizitza hankaz gora jartzen dizunean”, Josu Viana Mugikak emanda; gaixotasun horrekin bizi izandako testigantza emango du. Zelan hasi zen joan, zelakoa izan den bere egunerokoa jokoaren menpe zegoela eta joak zer-nola eragin izan duen bere bizitzan. Hitzaldia izango da 18:30ean Kulturaten, areto nagusian, euskaraz.
Bigarren hitzaldia, berriz, ekainaren 9an, “Ludopatia: jokoa ez da jolasa” izenburupean. Hitzaldia emango du Karmele Gurrutxaga Bastidak, Jokalari Anonimoak Elkarteko psikoterapeuta. Karmelek ludopatia deskribatuko du adikzio eta gaixotasun moduan, ludopatiaren begirada sozio-ekonomiko orokorretik abiatuta. Berba egingo du ere jokatzen uzteko lehen pausoez, eta “bizitza normalera” itzultzeko bideen eta pausoen gainean. Hitzaldia izango da 18:30ean Kulturaten, areto nagusian, gaztelaniaz.
Plaza mugatuak; eta nahitaez bete behar dira segurtasun eta prebentzio neurri guztiak.