Otalora Lizentziaduna eta Ignazio Zuloaga kaleen arteko zebrabide berriaren lanak astelehenean hasiko dira

2024/04/10
Card image cap
Aurreikusten da obrek 6 aste irautea, eta 4 fasetan egingo dira.

Otalora Lizentziaduna eta Ignacio Zuloaga kaleen arteko zebrabide berriaren lanak apirilaren 15ean, astelehena, hasiko dira. Lanak 4 fasetan egingo dira, eta horrek aldaketak eta egokitzapenak ekarriko ditu inguruko zirkulazioan.

Obrak lau fasetan egingo dira

Lanak Ignazio Zuloaga kaletik hasiko dira. Lehen fase honetarako Ignazio Zuloaga kalea itxiko da, eta Pablo Uranga kalerako sarbidea Otalora kaletik egingo da. Horren ondorioz, Ignazio Zuloaga kalean ezin izango da erabili aparkalekurik, eta sarbidea bertako komertzioek bakarrik izango dute, zamalanetarako.

Bigarren faseak ekarriko du Otalora Lizentziaduna kaleko errai bat ixtea, Okorotegi eta Iluntz pareraino, gutxi gorabehera, Muzibarrerako noranzkoan. Hortaz, bypass bat egingo da Ignazio Zuloaga kaletik.

Hirugarren fasean Otalora kaleko espaloi zati bat itxiko da, Arbolapetatik Iluntz tabernara doan zatian. Modu horretan, espaloia zebrabide berrira egokituko da.

Laugarren eta azken fasean, asfaltatze eta margotzen lanak egingo dira.

Segurtasuna hobetzeko lanak ekainean amaituta

Arrasateko Udalak zebrabide berria egingo du Alde Zaharreko bizilagunen eskaerari erantzunez. Izan ere, beharrezkotzat jo da zebrabidea sortzea oinezkoen segurtasuna bermatzeko. Zebrabide berria, gainera, adimendua izango da, LED argiekin seinaleztatuta.

Lanak 6 astez luzatuko dira; beraz, aurreikusten da zebrabidea ekainean amaituta egotea. Lanak egiteko aurrekontua 98.048,57 €-koa da (BEZa barne).