Etxaluze-Musakola bidegorria sortzeko proiektua hasiera baten onartuta
2015/02/02Proiektu horren helburua da bidegorri berri bat sortzea, Etxaluze eta Musakola lotuko dituena. Arrasateko Udalak sustatu du proiektua eta BIDEIN Ingeniaritzako teknikariek idatzi dute.
Honen guztiaren prozesua 2014 urtean hasi zen. Arrasateko Udalak 2014ko ekainaren 2an esleitu zion proiektua idazteko lana BIDEIN Ingeniaritzari. Enpresa horrek, 2014ko irailean, “aukeren azterketa” izeneko dokumentua aurkeztu zuen, bertan bidegorriaren inguruan posible ziren bidezko aukera guztiak planteatu ziren.
Planteatutako aukerak erakusgai izan ziren Kulturaten, irailaren 22tik 26ra arte, eta baita Udalaren weborrian ere. Horretaz gain, inkesta bat prestatu zen jendeak bete zezan. 50 inkesta orri bete zituzten herritarrek.
“Bizikletaren mahaia” ere osatu zen, Udalerriko eragile desberdinez osatutakoa. Honen eginkizuna izan zen, bi bileratan, aipaturiko inkesten emaitza aztertu eta lehentasunen inguruan zegokion iritzia ematea.
Udalak erabaki zuen “Etxaluze-Musakola bidegorria egiteko proiektua” idazteko “bizikletaren mahaiak” adostutako proposamenetik ondorioztatzen ziren irizpideen arabera burutzea.
Hortaz, orain jende aurrean jarri den trazatu proiektua, “bizikletaren mahaiak” adostutakoaren araberakoa da. Proiektu hori jendaurrean jarri du Udalak, datorren otsailaren 25a arte. Epe horretan interesatuek proiektua aztertu ahal izango dute eta alegazioak aurkeztu, hala badagokio.