Alzheimerraren Munduko eguna

2015/09/28
Card image cap
Koldo Aulestiak, AFAGIko Presidenteak SENITARTEKOEN ELKARTEAK, ALDAKETEN ERAGILEAK hitzaldia eskainiko du asteartean Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan.

Urtero, irailaren 21ean, Alzheimerraren Munduko Eguna ospatzen da, Osasunaren Munduko Erakundeak eta Nazioarteko Alzheimer Federazioak aukeratutako data.

Egun hau ospatzeko AFAGI urtero hainbat ekitaldi antolatzen ditu Gipuzkoako toki ezberdinetan, Alzheimer Gaixotasuna ikusgai izateko eta gipuzkoako gizartearen parte hartzea bultzatzeko, entitateak, erakundeak eta herritarrak ikus dezaten zein den 60 eta 90 urteko pertsonen gain geroz eta eragin haundiago duen gaixotasun honen errealitatea.

ALZHEIMERRAREN MUNDU EGUNA 2015eko egitarauaren barruan, Koldo Aulestiak, AFAGIko Presidenteak hitzaldia eskainiko du, SENITARTEKOEN ELKARTEAK, ALDAKETEN ERAGILEAK izenburuarekin, hilaren 29an, asteartean.

Ikusi agenda.