Atzerritartasunari buruzko hitzaldia datorren maiatzaren 8an Kulturaten
2023/04/27Arratsaldeko 18:00etan izango da eta aldez aurretik izenemateak.arrasate.eus webgunean izena eman behar da
Datorren maiatzaren 8an atzerritartasunari buruzko hitzaldia izango da Kulturaten. Jokin Zaitegi aretoan izango da arratsaldeko 18:00etan. Aldez aurretik izenemateak.arrasate.eus webgunean izena eman beharko da. Gehieneko aforoa 50 pertsonakoa izango da eta izena eman behar da.
Dokumentuak berritzeaz, atzerritarren eskubideez, familia berriz elkartzeaz, egonaldiaz edo egoitzaz jardungo da bertan.
Arrasateko Udalak, bere aniztasun sailaren bitartez, Eusko Jaurlaritzak eta Biltzen integraziorako eta kultura arteko bizikidetzarako euskal zerbitzuak antolatzen dute.