Maitea (Literatura solasaldia)
Maitea (Literatura solasaldia)
Toni Morrison
Itzultzalea: Anton Garikano
(Elkar, Alberdania, 2004)
1987an argitaratutako Maitea (Beloved) hau beltzek Ipar Amerikan izan duten esperientziaren kronika da. Gertutik islatzen digu esklaboen historia, eta haien ahalegin etsia askatasunaren bila. Benetako gertaera batean dago oinarritua: Margaret Garner kentuckyarrak “nahiago izan zuen bere eskuak blaitu seme-alaben odolaz, haiei esklabotzaren girgiluak jantzi baino...” (The Cincinnati Daily Enquirer, 1856ko ekainak 29). Horrela, esklabotzaren mendean bizi dira eleberriko pertsonaiak, gehienbat emakume beltzak: esklabotzak ondarea urratu die –Afrikako erroak suntsituz–, amatasuna ukatu die –beren haurrak azienden pareko dira edo ez dute haien berri–, eta gorputza bortxatu die –ez dira maitatzeko libre, eta etengabe daude sexu-esplotazioaren arriskuan. Elkar argitaletxea
Kritikak:
Maitea, Iñigo Roke. Gara, 2005-06-11
Dana emon biar yako, Gotzon Hermosilla. Berria, 2015-04-26
Koordinatzailea: Garazi Arrula Ruiz