San Juan jaietako egitaraua
2010/06/14Kaixo arrasatear guztioi!
2010ak borobil-borobila zenbakia bakarrik dakarrela esanez hasi beharra daukagu aurten. Izan ere, gure artean beharrak jota daukagu herritar asko; baina, aldi berean, sinisturik gaude gauzak egiteko gauza garela.
Aspalditxotik dator krisiaren herensugea, aurrean harrapatzen duena iruntsi guran. Eta gu, errementariok, beti bezala, berriro ere, egoerari aurre egiteko modua aurkitu guran.
Egoera zail honetara boteredunen berekoikeriak ekarri gaitu, eta elkartasunak bakarrik atera gaitzake ataka honetatik. Uste sendokoak gara; beldurra gainditzen ikasiak; jaiak duen bezala, gauaren iluna eta egunaren argia elkarlotuz, badakigu zelan egin aurre nahigabeari.
Eta zergatik ez, alaitasunez, lana eta jaia
elkarturik eramanez, merezi duen moduan, maite ditugun bazterrak lanbroturik
egon edo ez.
Eta beti bezala, ez dezagun etsi; ez gaur, ez bihar, ez etzi. Har dezagun
ekimenaren suzia, geure erara, inor alboratu barik.
Ez dugu ahaztu gura ezer, ezta inor ere, eta are gutxiago dispertsio politikaren eraginez gugandik urrundurik dauden herritarrak.
Eta esandakora: jai egiteko gauza garenez,
ondo-ondo pasau!
Alkatea