Gurasoentzako hitzaldiak teknologia berrien inguruan

2024/05/14
Card image cap
Udaleko Prebentzio Zerbitzuak hitzaldi bi antolatu ditu gurasoentzat teknologia berrien inguruan

Arrasateko Udaleko Prebentzio Zerbitzuak hitzaldi bi antolatu ditu gurasoentzat teknologia berrien inguruan, teknologia berrien erabilera arduratsua sustatzeko helburuarekin, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz.

  • Maiatzaren 27an, euskaraz
  • Maiatzaren 28an, gaztelaniaz

Hitzaldiak 18:00etan izango dira, Kulturaten Jokin Zaitegi gelan, Orain prebentzioa elkarteko Mikel Cerezo gizarte hezitzailearen eskutik.

Eduki hauek landuko dira:

  • Gure seme-alabak sarean zertan ari diren eta zer arrisku topatu dezaketen
  • Aisia-denborak seme-alabekin partekatzearen onurak
  • Erabilera arduratsuan trebatu eta egoera larriei aurre egiteko baliabideak

 

Izen ematea: