Herriko lau langabetu kontratatuko ditu Udalak, aldi baterako
2015/12/04Kontratatuko diren lanpostuak
- Peoia (igeltserotza)
- Dokumentalista
- Katalogatzailea
- Informatika laguntzailea (Access)
Izangaien aurretiko aukeraketa
Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).
Lanbiden izen emateko epea: abenduaren 4tik 11ra
Aukera egiten duen lanpostu bakoitzeko inskripzio edo izen emate bat egin beharra dago
Izangaien azkeneko aukeraketa
Izangaien azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta izangaiek egiaztatutako merituak baloratuz.
Informazioa eta kontsultak
Deialdi honi buruz Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako izangaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.
Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:
- BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)
- Arano eta Gartzia maisu-maistra 8
- Tel.: 943 252000; Arrasatetik 010