Pilota partidu berria martxoaren 23an Arrasateko Uarkape frontoian

2025/03/10
Card image cap
Altuna III-Gabirondo eta Elordi-Martija arituko dira norgehiagoka Binakako partidan. Murua arrasatearra Mataren aurka arituko da B Serie Kanporaketan.

Bi pilota partida jokatuko dira martxoaren 23an Arrasateko Uarkape pilotalekuan. Hitzordua 17:15ean izango da.

Lehenak lehiatzen Mata eta Murua arrasatearra izango dira. Pilotari arrasatearrak iaz debutatu zuen profesional bezala, eta, oraingoan, txapelketa jokatuko du.

Bigarren norgehiagoka Altuna III-Gabirondo eta Elordi-Martija artekoa izango da, Binakako partidan.

Sarrerak online eta egunean bertan leihatilan

Sarrera guztiak www.entradasfronton.com webgunean salduko dira, eta egunean bertan aurrez aurreko lehiatilan ere, oraindik sarrerak geratuko balira.