BI POESIA KAIERA (LITERATURA SOLASALDIAK)

BI POESIA KAIERA (LITERATURA SOLASALDIAK)

Cuándo 2017-02-15T18:15:00+01:00 2017-02-15T18:15:00+01:00 - 2017-02-15T20:15:00+01:00 2017-02-15T20:15:00+01:00
Dónde Kulturate. Jokin Zaitegi Gela

Informazio gehiago


Ingeborg Bachmann - Audre Lorde


(Susa, 2015-2016)

 

eskuragarri

"Alemaniako gerraondoko idazle gehienek egoera muturreko bati egin behar izan zioten aurre. Ez soilik materialki herrialde suntsitu bat berreraiki behar izan zutelako, baizik eta kulturalki, nazismoaren ondoren, idazteari esanahai berri bat aurkitu behar izan ziotelako. Guztiek erantzun behar izan zioten aldez edo moldez galdera berari: nola idatzi nazismoaren ondoren? Nola idatzi hizkuntza batean non goitik-behera dagoen errejimen makur hark kutsatua? Horixe izan zen Gruppe 47 izeneko literatur taldearen bueltan bildu zirenek erantzun behar izan zioten erronketako bat. Horien artean zen Ingeborg Bachman austriarra." Beñat Sarasola, hitzaurrea.

Kritikak:
Momentu goren horiek, Igor Estankona. Argia, 2016/01/03
Hitzaren idazle, Iker Zaldua. Gara, 2016/01/02

eskuragarri

"Audre Lorde ez da izango XX. mendeko poeta estatubatuar ezagunena, baina Pascale Casanovaren erara esatearren, Munduko Letren Errepublikan haren poesia geroz eta gehiago aintzatzen ari da azken hamarkadotan. Hau da, bazterretatik kanonaren erdialderantz egin du ezarian, eta egun AEBetako poesiaren XX. mendeko antologia anitzetan topatu ahal izango ditugu haren poemak. Biraketa horren arrazoi gisa gorabehera politikoak aipatuko ditu akaso inork, modak beste batek, baina juzgu azkarrik egin aurretik jarraian dituzun poemak irakurtzea da onena. Luze gabe estimatuko duzu-eta haien indarra, haien zolitasuna, haien balioa. Hain justu Lorderen lanaren ezaugarri horiek egin zuten batzuentzat hain eskandaluzko. Bolaluman bilorik gabe idatzi zuen Lordek emakume, lesbiana eta beltza izateagatik pairatutako azpiramenduari buruz, eta harrigarria suertatuko ez zaigun moduan, askorentzat onartezina izan zen hark idatzitakoen erradikaltasuna." Beñat Sarasola, hitzaurrea.

Kritika:
Black, lesbian, mother, warrior, Igor Estankona. Berria, 2016/05/01