GUGANDIK proiektua martxan Otsailaren 9tik aurrera
2018/01/31Helburua da migratu duten emakumeentzat ahalduntzerako eta saretzerako espazioa eskaintzea.
Arrasateko Udaleko Berdintasun Sailak Gugandik proiektua martxan jarriko du Otsailaren 9tik aurrera.
GUGANDIK da topagune bat eta elkarri laguntzeko gune bat migratu duten emakumeentzat. Espazio bat da elkar ezagutzeko, beste kultura batzuei buruz ikasteko, zer borroka, amets, helmuga ditugun adierazteko, partekatzeko harrera herrialdetik ikasi beharrekoak, emakume moduan gure burua aintzat hartzeko, eskubideekin eta bitartekoekin.
Haurzaintza zerbitzua eta bertaratze ziurtagiria eskaintzen da. Izen-emate epea zabalik!
Emakume txokoa: Jose Luis Iñarra Abade Jauna Pasealekua, 10.
Tel: 943 79 41 39 - whatsapp: 618 20 62 33
e-mail: emakumetxokoa@arrasate.eus
Dinamizatzailea: Marisol Abreu (Psikologoa)
Noiz: Ostiraletan 09.30-11.30