Ikasturte berriari ekin diogu Udalako Ingurumen Eskolan

2021/10/25
Card image cap
Gaua pasatzeko egonaldiak ere berreskuratu ditugu, osasun larrialdiagatik izandako etenaldia eta gero.

Urria hasieran ekin genion taldeak hartzeari  Ingurumen Eskolan. Iazko ikasturtean, egun bakarreko egonaldiak egin genituen, baina aurten, berriro hasi gara egonaldi luzeagoak egiteko aukera ematen. Lotara etorri diren lehen taldeak Arrasateko institutuko ikasleak izan dira. Oinez egin dugu Udalarainoko bidea eta gero papera birziklatu, orientazio  eta simulazio jolasak  eta ogia ere egin dugu eurekin.

Bestalde, martxan dago aurten ere Eskolako Agenda 2030 proiektua, zeinak garapen iraunkorreko 18 helburuak lortzea bilatzen duen. Aurten, herriko ikastetxeek horrela aukeratuta, 11.helburua landuko dugu: “hiri eta komunitate jasangarriak”. Horretan hasiak gara dagoeneko lehen hezkuntzako 6.mailako ikasleekin, Arrasate jasangarriak izan behar dituen ezaugarriak aztertzen: inklusiboa izan behar da, inor atzean ez uzteko; segurua izan behar da, ahalik eta arrisku gutxien hartzeko;  erresilientea ere bai, ezbeharrei aurre egiteko gaitasuna izateko, eta jasangarria, etorkizuneko belaunaldien beharrak kaltetuko ez dituena.

Eta zuk nola ikusten duzu gure herria?  Nahi baduzu erantzun galdetegia hemen