“Klima Aldaketa” landu ondoren ateratako proposamenak berriz aztertzen alkatearekin.
19/04/2018Ikasleak alkatearekin bildu ziren iazko kurtsoko proposamenak komentatzeko
16/17 ikasturtean, Eskolako Agenda 21 proiektu barruan, herriko ikastetxeek Klima Aldaketa gaia landu zuten, eta kurtso bukaeran osoko bilkurara 14 proposamen eraman zituzten herriko egoera hobetzeko asmoz.
Atzo, apirilak 18, 35 bat ikasle eta irakasle bildu ziren alkatearekin iazko proposamenak komentatzeko, eta alkateak udaletik zein nolako neurriak hartu diren gai horiekin lotuta azaldu zien.
Ikasleek aprobetxatu zuten foroa alkateari galdera asko egiteko, eta buruan dituzten hainbat ideia ere udaletxera eramango dituzte dagokion departamentuan aztertzeko (iturri batzuen egoera, mural bat pintatzeko pareta baten beharra,….).