Mugikortasun iraunkorreko Europako astea Arrasaten
2011/09/07![Card image cap](https://www.arrasate.eus/eu/albisteak/mugikortasun-iraunkorreko-europako-astea-arrasaten/@@images/70ad353a-b76a-4db5-b39c-e71dd22d7a59.jpeg)
Bizikletak eta gainerako materiala Udal Azokan jasoko dira irailaren 10ean, 13an eta 15ean
Irailaren 16tik 22ra bitartean, Europako Mugikortasun Iraunkorraren astearen baitan, Arrasateko Udalak hainbat ekintza antolatu ditu; Hala nola, bigarren eskuko bizikleta azoka, emisio txikiko ibilgailuen erakusketa, bizikleta bira, ikus-entzunezkoa eta tailerrak.
Antolatutako ekintzok, garraiobide garbiagoen erabilera sustatzea dute helburu.