Arrasateko Udalak izen-emate epea ireki du desfibriladoreak erabiltzeko boluntarioen sarea sortu eta doako formazioa jasotzeko

2024/05/22
Card image cap
Arrasate herri kardio-babestua izateko ezinbestekoa izango da herrikideen parte hartzea, boluntarioen sarea sortzeko.

Arrasateko Udalak, Bexen Cardio enpresarekin batera, 17 DESFIBRILADORE (KDA) jarri ditu herri osoan proiektu soziosanitario ilusionagarri bat garatzeko. Herriko Osasun Ekosistema indartzeko asmoarekin, proiektu parte hartzailea eta komunitarioa da, non pertsonak izango diren ardatza.

Udalak lan egingo du herri eta gizarte eragile guztiekin BOLUNTARIO sare bat eratzeko eta kideak trebatzeko, bihotz geldialdi baten aurrean azkar eta modu koordinatuan erantzuteko. Bexen Cardiok trebatzaile espezialistak erabiliko ditu irakaspen saioetan, eta teoria eta praktika uztartuko ditu. Hori guztia, KDA modu eraginkorrean eta berme guztiekin erabili ahal izateko.

Herriko pertsona esanguratsuen parte hartzea

Boluntarioen sareari bultzada bat eman eta ekimena babesteko, herriko hainbat pertsona esanguratsuk babesa agertu diote Arrasate herri kardio-babestuaren ekimenari. Horien artean da Pili Iriarte, Arrasateko Nagusien Kontseiluko kidea; Asier Azkarate, kirolaria; Tirso Sagarminaga, familia medikua Arrasateko anbulatorioan; Joxerra Fernandez, pediatra Arrasateko anbulatorioan; eta Mariasun Garai, Bedoñako auzo alkatea. Kide guztiek herritarrak animatu dituzte boluntario sarean parte hartu dezaten eta formazioan izena eman dezaten.

Formazioak auzoetan

Formazioa doakoa izango da, 3 ordukoa, eta ekainaren 3tik 20ra bitartean emango da.

Izena emateko epea: maiatzaren 20 eta 31 bitartean zabalik, esteka honetan:

https://reanibex-training.web.app/courseRegistration/-NxSLfrzbfeaaykApI4a

 

Formazioa jasotzeko, hainbat gune dago, auzoetan zein erdigunean. Ordutegi bakoitzak hizkuntza propioa izango du, euskara edo gaztelania. Hemen formazio egunen eta guneen zerrenda.