Gurasoentzako saioak: Sexualitate askea eraikitzen heziketa kontziente batetik

2018/04/24
Card image cap
Arrasateko Udal Sexologia Zerbitzuak 0-18 urteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta sexualitatearen inguruan hainbat saio eskainiko ditu. Izen ematea maiatzaren 3ra arte dago zabalik.

Pertsona bakoitza bakarra delako, seme-alabei bizitzeko eta adierazteko modu propioa eraikitzen laguntzea da gurasoen eginkizunetariko bat.

Bide horretan, heziketa afektibo-sexuala garrantzitsua da. Seme-alabak zoriontsu izaten laguntzeko, egiten dituzten galderak erantzuteaz gain, beraien gorputza ezagutu, onartzen lagundu, komunikatu, hitz egin, entzun, izan ditzaketen iritziak errespetatu behar ditugu. Guzti honen inguruan hausnartuko da seme-alaben adinaren arabera egingo diren saioetan:

 

  • 0-5 urte: Maiatzak 7
    1. 13:45 - 16:15 gazteleraz
    2. 18:00 - 20:00 euskaraz

 

  • 6-12 urte: Maiatzak 8
    1. 13:45 - 16:15 euskaraz
    2. 18:00 - 20:00 gazteleraz

 

  • 13-18 urte: Maiatzak 9
    1. 13:45 - 16:15 gazteleraz
    2. 18:00 - 20:00 euskaraz

 

Saioak, Udal Sexologia Zerbitzuko Montse Velasco pedagogoa/sexologia hezitzaileak zuzenduko ditu. Kulturateko Jokin Zaitegi gelan egingo dira.

Izena emateko, sakatu hemen.