Debagoieneko txakolina hemengo produktuen azokan, ekainaren 15ean

2024/06/06
Card image cap
Azoka ekainaren 15ean izango da Seber Altube plazan, 9:00etatik 14:00etara. Azokarekin batera, Debgoieneko txakolina dastatu ahal izango da.

Ekainaren 15ean hileko hirugarren zapatuko azoka egingo da Seber Altube plazan. Azokaren ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da.

Debagoieneko txakolina

Ohiko saltokiez gain, hilabete honetan, Debagoieneko txakolina izango da. Aurten 2 ekoizle egongo dira, Oñatikoak biak, Belaskua eta Murgialdai. Aukera egongo da hemengo txakolina dastatu eta erosteko.

Erosketa tiketarekin gazta pintxoak emango dira doan. Etxezuri, Mendibitzu eta Arangurengo gaztak. Ardi gazta, gazta urdina eta ahuntzarena. Gainera, erosketa tiketak ere balio izango du 5 txakolin sortaren zozketan parte hartzeko.