Azaroaren 25ean elkarretaratzea egingo da herriko plazan

2010/11/22
Card image cap
“Berandu baino lehen….. emakumeon aurkako indarkeriarik ez!” izango da aurtengo leloa
Arrasateko udaleko berdintasun sailak eta Arrasateko emakumeenganako indarkeriaren aurkako Plataformak, herritarroi dei egiten dizuegu parte har dezazuen datorren ostegunean, azaroaren 25ean, indarkeria sexista salatzeko antolatu dugun elkarretaratzean.

 

Lekua: herriko plazan

Ordua: 19:00etan

Leloa: “Berandu baino lehen….. emakumeon aurkako indarkeriarik ez!”

 

Zatoz eta parte hartu!