Amaia antzokiko urbanizatzeari buruzko oharra

2011/07/07
Card image cap
Ohar honen bitartez adierazi nahi dizuego 2011ko uztailaren 11n Amaia Antzokiko sarrera urbanizatzeko obrak hasiko direla.

Amaia Antzokiko sarrerako eremu urbanoa berritzea da helburua, antzokia ageriago egon dadin bertaratzeko irisgarritasuna eta ikuspena hobetzeko.

Obra epea bi hilabete eta erdi izatea aurreikusten da.

Ferixalekuko aparkalekua ez da osotasunean erabilgarri izango eta autoen sarrera irteerak gaur egungo irteeratik egin beharko dira.

Ondorengo egunetan eta obra iraun bitartean, Amaia Antzoki inguruan sortu daitezkeen eragozpenengatik eta zaratengatik Udaletxeak barkamena eskatzen dizue.