Martxan dira berriro ludotekak eta gazte txokoak!!

2018/09/07
Card image cap
Hurrengo astetik aurrera Arrasateko 3-17 urte arteko haur eta nerabeek postaz jasoko dute esku orria

Ikasturte berriarekin batera herriko haur eta nerabeentzako zerbitzuak martxan dira. Aste honetan zabalduko dituzte ateak berriro Ludotekek eta Gazte Txokoek:

  • Ludotekak: irailaren 12an, asteazkena
  • Gazte Txokoak:
    • Auzoetakoak: irailaren 11an, asteartea
    • Erdigunea: irailaren 14an, ostirala

 

Ludotekak:

3-11 urte arteko haurrei zuzenduta, aisialdiaz gozatzeko guneak dira, euskaraz, modu aktiboan eta partehartzailean.

3 ludoteka daude Arrasaten:

  • Erdigunea. Okendo, 4
  • Santa Marina. Galizia, 1.A
  • Uribarri. Usaetxe plaza, 6

Ate irekiak: irailaren 12tik urriaren 5era izango dira Okendo, Santa Marina eta Usaetxeko ludoteketan, bertaratu eta zerbitzua gertutik ezagutzeko.

Izen ematea urriaren 8tik aurrera egin ahal izango da, ludoteketan edo Gazte Bulegoan egongo diren fitxak beteta, edo on-line.

Urteko kuota 30€.

Arrasateko Ludotekak

 

Gazte Txokoak

 

12-17 urte arteko nerabe guztiei zabalik, auzoetan 3 Gazte Txoko eta erdigunean laugarren bat daude eskura, San Andres, Musakola, Erguin eta Erdigunean hain zuzen.

Ordutegia

Auzoetakoak: asteartetik ostiralera, 17:00-20:00

Gaztegunea: ostirala 18:00-21:00 / larunbata eta igandea 17:00-21:00

Gazte Txokoak

 

Bestetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Udalarekin elkarlanean zabalkunde kanpaina bat abiatu du, Ludotekak eta Gazte Txokoak ezagutzera emateko. Kanpainaren erronka nagusia da haurrak eta nerabeak gizartean ikusaraztea eta dagokien tokia ematea. Azpimarratu nahi da eskubidea dutela beraien lekua, beraien jendea eta beraien mundua izateko.

Horrela, hurrengo astetik aurrera Arrasateko 3-17 urte arteko haur eta nerabeek postaz jasoko dute zabalkunde kanpaina honetako esku orria, zerbitzuen informazioa eta ludoteketan izena emateko fitxa.