8 apellidos vascos filmaren beste bi emanaldi eskainiko ditugu

24/03/2014
Card image cap
Filmak izan duen arrakasta ikusirik, Udaleko kultura sailean erabaki dute 8 apellidos vascos filmaren beste bi emanaldi eskaintzea

Arrakasta izango zuela bai, baina ez zen espero horrenbesterainokoa izatea: Joan zen asteburuan 3.500 pertsona inguru hurbildu ziren Amaia antzokira “8 apellidos vascos” filma ikustera. Hori horrela izanik, erabaki da filmaren beste bi emanaldi eskaintzea datorren astean. Zehazki esateko, egun eta ordu hauetan izango dira emanaldiok:

  • Martxoak 30, domeka: 19:30etan.
  • Martxoak 31, astelehena: 20:30etan