Gabonetako saria balkoi onenari
2021/12/27Abenduaren 26an bukatu zen epea Gabonetako leiho eta balkoi onena bozkatzeko. 313 boto jaso dira eta Deba etorbidea 1 -7ºB balkoiak eraman du saria.
Gabonetako leiho eta balkoien lehiaketako saria Charo Gomezek eraman du. Deba etorbidea 1-7ºB izan da boto gehien jaso dituen balkoia. Irabazleak 300 euroko saria jasoko du.
Guztira 313 boto eman dituzte herritarrek eta Deba etorbideko etxebizitza irabazleak 73 boto jaso ditu. Bigarren eta hirugarren postuan Gipuzkoa etorbidea 3 behea eta Azoka kalea 4 5º gelditu dira, 68 eta 51 botorekin.
Botoa eman duten herritarren artean 100 euroko bono bat zozketatu da eta Edurne Elvirari egokitu zaio.