Merkemerkaua: otsailaren 25, 26 eta 27an

2021/02/25
Card image cap
Otsailaren 25, 26 eta 27an aukera ederra izango dugu arrasatearrok Ibai-Arteren eskutik plan paregabea egiteko, udazken-neguko stock azoka ospatuko da eta; zapatuan haur eta gazteentzako ekimenak izango dira!!

Eguenean  eta egubakoitzean 16:30etik iluntzeko 20:00ak arte izango da, eta zapatuan, berriz, 10:00etatik 20:00ak bitartean, erreskadan.

Urtero bezala mota askotariko saltokiak aterako dira kalera, establezimendu aurrera edo komertzio guneetara, udazken-negu denboraldiko produktuak prezio ezin hobean eskaintzeko: moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak, altzariak eta abar.

Hona hemen zer dendak/saltokik parte hartuko duen, eta non egongo diren:

merkemerkaua taula 1

merkemerkaua taula 2

Gerturatzen bazara azokaz gozatu ahal izango duzu, baita zapaturako prestatu den egitarauaz ere.

 

Otsailaren 27an:

  1. Zer: haur eta gazteentzako jolasak/olgetak: txirrista puzgarria, super-jumpinga, hutserako jauzia, zezen mekanikoa, giroskopioa, haur tragabola, …
  2. Ordutegia: 11:00-14:00/16:00-20:00
  3. Non:
  4. Maiatzaren Bata plazan
  5. Herriko plazan
  6. Seber Altube plazan

 

Ezin duzu galdu!! Aprobetxatu azken deskontuak eta gozatu, bizi Arrasate!! NIK ARRASATEN!!!

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du, Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

*Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteren edozein ekimenetan parte hartu gura izanez gero, deitu 688 73 41 49 telefono zenbakira.