- https://www.arrasate.eus/eu/agenda/tosca
- TOSCA
- 2015-03-28T20:00:00+01:00
- 2015-03-28T22:00:00+01:00
- TOSCA operaren emanaldia Ozenki eta Sasibill eskutik Amaia antzokian 20:00
Noiz | 2015-03-28T20:00:00+01:00 2015-03-28T20:00:00+01:00 - 2015-03-28T22:00:00+01:00 2015-03-28T22:00:00+01:00 |
---|---|
Non | Amaia antzokia |
Informazio gehiago
Tosca hiru ekitaldiko opera bat da, Giacomo Puccini-ren musikarekin eta Luigi Illica eta Giussepe Giacosa-ren libretoarekin (italieraz egina). Erroman estreinatu zuten, arrakastaz, 1900go urtarrilaren 14an, Costanzi antzokian. Obraren testua drama bizi batean oinarrituta dago,La Tosca, Victorren Sardou-rena, 1887an aurkeztua Parisen, Sarah Bernhardt aktoresa handiak ziharduen antzokian.
Tosca opera da italiar errepertorio veristaren esanguratsuena da, duen bizitasun dramatikoarengatik eta errepertorioaren aria ederrenetakoa edukitzeagatik. Argumentuak amodioa, azpikeria, indarkeria, pasioa eta heriotza bateratzen ditu. Madama Butterfly etaLa Bohémeoperekin batera, Puccini-ren opera ezagunen hirukotea osatzen du.
Musikari dagokionez, orain arte Puccini-k garatu duen estiloan mantentzen da obra: musika diskurtsoarekin jarraitzea, aria batek edo bik hautsia. Eszenarik txundigarrienak dira lehen ekitaldiko bukaerako Te Deum eta bi aria hauek, Vissi d’arte (Tosca-rentzat) eta E lucevan le stelle (Mariorentzat). Dramari dagokionez, bigarren ekitaldia da Puccini-ren beste obra batek berdindu ez duen bizitasun batekoa.
Erroman gertatzen da, 1800go ekainaren 14an, Napoleon-ek austriarrak mendean hartzen dituenean, Marengo-ko borrokan Michael Von Melas jeneralaren agindupean.