Martxoaren 29an Kurtzetxikin auzolana

27/03/2014
Card image cap
Arrasateko Udalak eta Bagarak antolatu dute auzolana, Kurtzetxiki zenbait lan egiteko. Tartean, haurrei zuzendutako Land-Art eder bat egingo da, naturako osagaiekin sortutako arte lana. Bedoñako aparkalekuan da zita, 09:00etan.

Badira urte batzuk Arrasateko Udaletik "Kurtzetxiki balioan jartzeko proiektua" abiatu genuela, eta hain zuzen, proiektu honen helburuetako bat da herriko abeltzaintzari bultzadatxoa ematea, Kurtzetxikiko larreak herriko baserritarrei utziz beren ganaduak bertan bazka dezan.

GUreztatu ekimeneko Lehen Sektorea biziberritzeko lantaldeak bat egiten du proiektu honekin, eta beraien ekarpena auzolanaren bitartez egitea erabaki dute, bide batez herritarren konpromiso eta babesa ere bilatuz. Beraz, helburu hori lortu asmoz, elkarlanean ari gara Udaleko Ingurumen Saila, eta Bagara, eta animatu gura ditugu Arrasatearrak gurekin batera ekimen honetan parte hartzera.

Land-Art eder bat umeekin.

Datorren larunbatean, beraz, hainbat lan egingo dira auzolanean Kurtzetxiki gainean. Bertan parte hartu nahi dutenek oraindik deitu dezakete honako telefono zenbakira: 943796848.

Horrez gain, Sustraibarri elkarteko lagunen eskutik bereziki haurrentzat zuzendutako Land-Art eder bat ere egingo da, naturako osagaiekin sortuko dugun arte lana, alegia. Arte lan honen gaia izango da “Naturatik herrira eta herritik naturara”.

Land Art-a egiteko hiru talde egingo dira, bakoitzean gutxienez dinamitzaile batekin, eta lan ezberdinak egingo dituzte haurrek arte lana osatu arte: oinatzak egurrezko xafletan margotu, zuhaitzen podako adarrekin estruktura egin, e.a.

Haurrekin batera auzolanean gozatzera animatzen bazarete, honako loturan eman dezakezue izena: Izen ematea.