Hizkuntza trebetasunen gainbehera eta elebitasunaren inguruko ikerketa burutuko da Arrasaten
2022/07/04Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Gogo Elebiduna Ikerketa taldeak gauzatuko du ikerketa datozen asteetan eta 30-80 urte arteko pertsonen bila dabiltza parte har dezaten
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Gogo Elebiduna Ikerketa taldea adinarekin lotutako hizkuntza-trebetasunen gainbehera eta prozesu horretan elebitasunak daukan eragina ikertzen ari da.
Arrasaten burutuko dute hurrengo ikerketa saioa datozen asteetan eta bertan parte-hartzeko hautagai bila dabiltza: 30-80 urte bitarteko pertsona elebidunei dago zabaldua saioa. Izena eman behar da aurrez (https://cutt.ly/RKhTNgL).
Osasun kognitiboaren inguruko frogak eta hiztegi ariketak egingo dira bertan. Ordu eta erdi eta bi ordu arteko iraupena izango du era Kulturolan burutuko da saioa. 20€ko konpentsazioa eskainiko zaie parte hartzen duten guztiei.