DOTORE

DOTORE

Cuándo 2014-09-07T20:00:00+02:00 2014-09-07T20:00:00+02:00 - 2014-09-07T21:00:00+02:00 2014-09-07T21:00:00+02:00
Dónde Kulturateko areto nagusia
Web del Evento Visitar web

Informazio gehiago


Dotorek 'Variaciones', bere hirugarren diskoa, aurkezten du, 2014ko ezusterik handienetariko bat izango dena. Disko honetan haren soinua eta ildo formala aldatu dira. Jauzi ausarta egiten du, eta folketik eta pop-rock melodiko-klasikotik aldentzen da, irmotasunez genero garaikideetara eta elektronikaren ekoizpen moduetara hurbilduz bide batez.

'Variaciones'-ek Pablo Martínez Sanromáren aurreko lanen sentsibilitatea eta xehetasunak dauzka eta ñabardura elektroniko berriak. Ekoizpenean ohiko instrumentuak alde batera uzten ditu, eta abestien ardatz nagusi moduan 'Dotórgano' erabiltzen du (bere lagunek hala esaten diote).