Arrasateko Emakume Txokoak egitarau berezia antolatu du Indarkeria Matxistaren Aurkako egunaren harira

2020/11/20
Card image cap
“Bakartzen gaituzten biolentzien aurrean, josi ditzagun sareak!” lelopean, Arrasateko mugimendu feministak hainbat ekimen antolatu ditu udalaren laguntzaz: kontzentrazioa, dokumentala...

Indarkeria Matxistaren aurkako Egunaren harira, Arrasateko Udaleko Emakume Txokoa zerbitzuak hainbat ekintza antolatu du herriko mugimendu feministarekin elkarlanean.

Eguaztenean, azaroak 25, Arrasateko Mugimendu Feministak kontzentrazioa deitu du 19:00etan herriko plazan. Eskatzen du beltzez jantzita joateko. Udalak dei egiten die herritarrei bertan parte hartu dezaten.

Azaroaren 26an, “Florecica - Josefina Lamberto” dokumentala eskainiko da 18:30ean Kulturate, areto nagusian. Gero, solasaldia egongo da dokumentalaren egileekin. Azaroaren 27, 28 eta 29an aukera egongo da dokumentala online ikusteko, florecicaonline.wixsite.com/arrasate webgunean edo QR kodearen bidez.

Egitarau horrekin, Arrasateko Udaleko Emakume Txokoa zerbitzuak erreparatu nahi izan dio indarkeria matxistaren inguruko memoria kolektiboari eta historikoari: “bidez batez, Indarkeria Matxistaren aurkako Egunean azpimarratu gura dugu memoria, justizia eta erreparazioa oinarri lituzkeen erantzukizun kolektiboaren kultura hedatzearen garrantzia”.