Musakolako spinning gela zabalik egun osoan

2024/08/30
Card image cap
Modu horretan, ikastaro presentzialik ez dagoen uneetan spinning birtuala egongo da martxan.

Arrasateko Udalak apirilean martxan jarri zuen spinning birtualaren froga pilotua, eta izandako erantzun positiboa ikusita, erabaki du hura egonkortzea eta zerbitzua gela handi batera pasatzea. Modu horretan, orain arte soilik ikastaro presentzialetarako ireki izan den spinning gela, aurrerantzean, zabalik egongo da egun osoan.

Spinning zerbitzu hobea eta jarraitua

Aldaketa horrekin, spinning birtualeko erabiltzaileek bizikleta gehiago izango dituzte ikastaro birtuala jarraitzeko, eta klasearen bolumena altuagoa izango da, hobeto jarraitzeko. Izan ere, “orain arte, telebistaren bolumena baxua zen beste kirolariak errespetatzeko, eta horrek hainbat hobekuntza eskaera izan ditu erabiltzaileen aldetik. Modu horretan, musikaren bolumena klasea egoki jarraitzeko modukoa izango da” adierazi dute udal ordezkariek.

Aurrerantzean, beraz, aukera egongo da spinning ikastaro bat egun osoan jarraitzeko, presentzialki ordu zehatzetan, eta birtualki gainerako orduetan egun osoan, guztiak gela berberan zentralizatuak.

spinning