Indarkeria matxisten prebentziorako, sentsibilizaziorako eta arreta gunea Santamas jaietan.

2024/12/20
Card image cap
Berdintasun Sailetik, urteak daramatzagu, herriko jaien bueltan eman daitezkeen Indarkeria Matxistei aurre egiteko baliabideak herritarren eskura jartzen. Aurtengoa ere ez da salbuespena izango.

Eta Santamasetara begira, indarkeria matxistarik gabeko aldarriarekin batera, euskarri edo baliabide ezberdinak plazaratuko ditugu.

Arbolapetan kokatuko den “Indarkeria matxistaren prebentzioa eta sentsibilizaziorako gunea” da baliabide horietako bat. Herritar oro indarkeria matxistaz kontzientziatzeko jai eremuan kokatutako informazio gunea da. Gune hau, 20:00-00:00ak tartean egongo da arbolapetan.

Bestetik,  “Eraso matxisten aurrean arreta eta eskuhartzerako puntua” ere izango dugu Gazte Bulegoan.  Arreta puntuak, jaietan gertatzen diren edozein intentsitateko eraso matxisten aurrean, erasoa jasan duenari aurrez aurreko nahiz telefono bidezko arreta emozionala zein bide-laguntza eskaintzea du xede. Eta  aurre egiteko dituen aukeren gaineko informazio egokia eta aholkularitza ere eskainiko da. Arreta puntua, 00:00-08:00ak arte egongo da irekita Gazte Bulegoan.

Bukatzeko, jaietarako propio, “arreta telefono” zerbitzua egongo da abenduaren 22ko  20:00etatik goizeko 08:00etara. Telefono zenbakia 688 809 137 izango da eta hainbat lekuetan egongo da ikusgarri.

Euskarri eta baliabide guzti hauek, Nesken* ahalduntzea indartzea eta mutilen jarrera sexista eta matxistak prebenitzea dute helburua. Izen ere jaiak, emakumezkoentzako*ere espazio seguruak izan behar baitute.

Gozamena izan dadila talo eta txistorrarekin batera jaietako protagonista!