Koronabirusaren hedapena saihesteko hartutako neurri berriak
2020/03/17Koronabirusa (Covid-19) ekidin eta bere hedapena saihesteko hainbat neurri hartu ditu Arrasateko Udalak, eta aldakorra den egoera berria honen aurrean, beste hainbat neurri berri hartzen ari da. Guztiak hemen argitaratzen joango gara. Aldi berean, prebentzio gomendioak betetzeko deia egin du.
- Azoka: ireki egingo da (indargabetuz 2020ko martxoaren 16ko, N20/00326 Alkatetza Ebazpena)
- Udal haur eskola: itxita egongo da.
- TAO: ez da aplikatuko.
- Udaletxeko harrera: itxita egongo da.
- BAZ itxi egingo da
- Hileta eta ezkontza zibilak: ez dira ospatuko
- Autoen garbigunea: itxi egingo da
- Kirol orientazio zerbitzua: itxi egingo da
- Komun publikoak: itxi egingo dira
Martxoak 12 eta martxoak 13ko erabakiak:
Hartutako neurriak bihar, martxoak 13, sartuko dira indarrean eta martxoaren 31ra bitarte luzatuko dira, abisu berririk izan ezean. Txikitxokoa eta Jubilatuen elkarteak gaurtik aurrera egongo dira itxita, martxoak 12.
Honakoak dira Arrasaten Koronabirusari aurre egiteko hartutako neurriak:
- Amaia Antzokia itxita egongo da. Bertako programazio guztia bertan behera utziko da.
- Kiroldegiak itxita.
- Haur parkeak itxita.
- Ostalaritzako terrazak itxita.
- Azoka txikia ez da egingo.
- Herribusean soilik txartelarekin ordaindu ahal izango da eta ezingo dira erabili gidariaren ondoko aulki tolesgarriak.
- Ikastaro guztiak bertan behera geratuko dira
- Santa Marinako liburutegia itxita.
- Txikitxokoa (Gaurtik aurrera, martxoak 12, itxita).
- Ludoteka eta Gaztetxokoa itxita.
- Kulturate itxita.
- Jubilatu etxeak itxita (Gaurtik aurrera, martxoak 12, itxita).
- KZ gunea itxita.
- Ingurugiro eskola itxita.
- Euskaltegia itxita.
- Emakume Txokoa itxita.
- Gazte bulegoa itxita.
- BAZen bakarrik erregistro zerbitzua emango da.
- Jendaurreko Udal zerbitzuetara ( BAZ, Gizarte Zerbitzuak, etab. ) banaka sartu beharko dira herritarrak, metro bateko distantzia mantenduz. Erakusmahaian muga zehazten duen zinta bat jarriko da eta itxaron gelak ez dira egongo.
- Udal zerbitzu publiko guztietan, herritarrei harrera aldez aurretiko hitzorduarekin egingo da.
Prebentzio gomendioak eta inplikazio pertsonala
Udalak herritarrei prebentzio gomendio nagusiak jarraitzeko deia egin eta norbanakoaren kontzientziazioa, erantzukizuna eta inplikazioa eskatu die. Honakoak dira gomendioak:
- Sarri garbitu eskuak urarekin eta xaboiarekin.
- Mukiak kendu edo doministiku edo eztul egin ondoren.
- Komunera joan ondoren.
- Elikagaiak jan edo manipulatu aurretik.
- Animaliekin kontaktua izan ondoren.
- Gaixo dagoen norbait artatu aurretik eta ondoren.
- Esku zikinak dituzun guztietan.
- Eztul edo doministiku egitean ahoa estali besaurrearekin edo mukizapi batekin.
- Erabili eta botatzeko mukizapiak erabili, eta, ondoren, zakarrontzira bota.
- Arnas-sintomaren bat izanez gero eta arrisku-eremu batera bidaiatu baduzu, etxean geratu eta deitu 900 20 30 50.