Baliabideen gida biztanle berrientzat
Arrasateko Udalak baliabideen gida batzuk argitaratu ditu Arrasatera bizitzera datozen biztanle berrientzat. BAZen erroldatzen den pertsona berri bakoitzari gida bat banatzen zaio, ulertzen duen hizkuntzan.
Baliabide gida egina dago erabiltzailearen ikuspuntutik. Asmoa da Arrasatera bizitzera datozen bizilagun berriek hasiera-hasieratik herriko baliabide esanguratsuenen informazioa izatea, modu autonomoan mugitu daitezen. Hainbat hizkuntzatan argitaratu da, biztanle berri guzti-guztiek informazioaren berri jakin eta ulertu dezaten.
Gida gaien arabera dago antolatuta, eta jasota daude zerbitzu bakoitzaren helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa eta ordutegia. Bestalde, gida hasieran Arrasateko plano bat azaltzen da, non baliabide guztiak kokatuta azaltzen diren.
Gai hauek jasotzen dira gidan: errolda eta biztanleentzako arreta, harrera zerbitzua, osasuna, hezkuntza, hizkuntzak, enplegua, etxebizitza, gizarte zerbitzuak, aholkularitza juridikoa, kultura, aisialdia eta kirola, hondakinak, eta emakumea eta berdintasuna.
Gida arrasatear guztientzat izan daiteke interesgarria, zerbitzu batzuk ezagutzen ez dituztenentzat edo zerbitzu jakin bat non dagoen ez dakitenarentzat. Herri irekia eta askotarikoa helburu, udalak bizikidetzaren alde egin gura du, eta herritarrekiko harremanak eta komunikazioa erraztu.
Lau hizkuntzatan daude, bakoitza euskaraz eta bigarren hizkuntza batean: