2013-2014 denboraldia

2013/08/28
Card image cap
Irailera iristearekin batera martxan jartzen da kirol denboraldia AUKEAn eta aurten ere eskeintza zabal bat jartzen dugu zuen eskura, kirola praktikatzera anima zaitezten. Betiko ikastaroak, ikastaro berriak, ate irekien jardunaldiak eta martxan jarri nahi dugun Osasun Plana aurkezten dizkizugu hemen, baita igeriketako zozketen berri eman ere.

Ikastaroak

2013-14 denboraldiko kirol ekintzetara apuntatzeko epea zabalik dago iada. Betiko jarduerak (spinning, pilates, igeriketa…) eta jarduera berriak (fitness gela ezagutu, running-era hastapena…) eskeintzen dizkuzuegu, baita express ikastaroak (ordu erdikoak) eta ikastaro motzak ere (1, 2 eta 3 hilabetetakoak).

Apuntatzeko, nahikoa da Musakola Kiroldegiko harrerara jo (goizez edo arratsaldez) eta bertan inskripzio orria betetzea. Inskripzio orria zeuk ere inprimatu  dezakezu (hemen) eta  beteta ekarri.

Ikastaroen koadro osoa kontsultatzeko egin klik hemen.

 

Ate Irekiak

Oso gogorrak al dira spinning-eko klaseak? Ondo moldatuko al naiz pilatesen? Zer da “Bosu GAP”? Seguru badagoela behin probatzea gustatuko litzaizuken kirolen bat. Etorri gure ate irekietara irailak 10, 11 eta 12an eta frogatu edozein ekintza DOAN. Kurtsoan zehar izango ditugun monitoreak bertan egongo dira zuen edozein zalantza argitzeko.

Lekua ziurtatzeko erreserbatu plaza kiroldegira deituta edo bertara hurbilduta.

Ate irekitako klaseen ordutegia ikusteko, egin klik hemen.

 

Osasun Plana

Diabetesa, fibromialgia, asma edo beste gaixotasunen bat baduzue, ez duzue zertan kirol egiteari utzi behar. Aurten aurkezten dugun Osasun Planari esker zuei egokitutako ariketak egin ditzakezue.

Patologiaren araberako taldeak osatu nahi ditugu hurrengo asteetan eta ondoren zuen beharretara moldatutako 3 hilabetetako kirol plan bat sortu. 

Informazio gehiagorako jo ezazue kiroldegiko harrerara.

 

 

Igeriketa Zozketak

Haurtxoen (6-47 hilabete) eta Olagarro mailako haurren igeriketa ikastaroetan apuntatzeko, zozketa bat antolatu da dagoen eskaera haundiagatik.

Zozketa parte hartzeko kiroldegian eman behar da izena. Daten eta arautegiaren berri Zozketa atalean aurkituko duzue.

Bestalde, zuen seme-alabak 4 urte beteak baditu eta oinarrizko maila baino handiagoa duela uste baduzue, irailak 10 eta 11ean izango dira maila probak. Kiroldegira deitzea nahikoa da izena emateko.


Abonuen Tarifa Berriak

Bukatzeko, gogorarazi nahi dizuegu urteko azken 4 hilabetetarako abonu berrien prezioak erdira jaisten ditugula aurten ere. Jada abonatuak bazarete berriz, aldaketa egin dezakezue eta diferentziaren erdia ordaindu. Hemen duzue tarifen taula osoa:

 

 

IGERILEKU

KIROLDEGI

PLUSA

-18 urte

+18 urte

Familia

39.30 €

65.93 €

105.25 €

39.30 €

65.93 €

105.25 €

59.00 €

98.88 €

157.90 €