Gudarien plazaren berrurbanizazio proiektuaren oinarriak auzotarrekin adosteko, Arrasateko Udalak partaidetza prozesuaren azken saioa egingo du.
2024/06/18Partaidetza prozesuaren helburua da bizilagunekin adostea zer irizpide izan Gudarien plazaren urbanizazioa eraldatzeko
Horretarako, PROJEKTA URBES enpresako arkitektoen laguntza izan du, eta orain arte hiru partaidetza saio eta galdeketa irekia egin dira.
Orain, prozesuarekin amaitzeko, azken saioa egingo da ekainaren 19an, eguaztena, 18:00etan, Etxaluzen. Saioan parte hartzera deituta daude plazako bizilagunak eta plazaren erabiltzaileak. Saioan azalduko dira prozesuan zehar egindako ekimenen ondorioak eta adostuko dira idatziko den proiektuaren oinarriak. Azken saio horretan adostutakoarekin, proiektua idazteko lanekin hasiko dira.