Udalak jasotako kexa eta iradokizunak argitaratu ditu
2018/04/06Udalak herritarrengandik jasotako kexa eta iradokizunak argitaratu ditu Arrasateko "Gardentasun Atarian". Zehazki 407 kexa edo iradokizun izan dira 2018ko lehen hiruhilekoan jaso direnak.
Arrasateko udalak, abian duen gardentasun ibilbidearekin jarraituz, ekimen berri bati eman dio hasiera oraingo honetan. Herritarrengandik jasotako kexa eta iradokizunak hiru hilez behin argitaratuko ditu udal webgunean. Webguneko gardentasun atarian jarriko ditu jasotako kexak.
Zehazki 407 kexa edo iradokizun izan dira urtarriletik martxora bitartean jaso eta argitaratu direnak. Gardentasun atariko "Kexa eta Iradokizunak" atalean aurkitu daitezke.
Gaur egun udalak 7 modu desberdinetan jaso ohi ditu herritarren kexa eta iradokizunak:
- Idatziz BAZen bertaratuta
- Telefonoz: 943 25 20 00
- Arrasasateko udalari gutun bat idatziz: Herriko plaza nagusia, 1 -20500- Arrasate
- Email bitartez: udala@arrasate.eus
- Webgunetik formulario bat osatuz.
- Online tramiteak egiteko dagoen "Herritarren Atarian"
- Whatsapp edo Telegram aplikazioak erabiliz: 688 732 463
- ArrasateON mugikorretarako app-a erabiliz.