Nordic Walking hastapena ArraSasoirekin
2019/05/17Aurreko hilabetean zoru pelbikoa lantzeko ikastaroan murgilduta ibili eta gero, “ArraSasoi: hamabi hile, hamaika gai” programa hastapen ikastaro batekin dator maiatzean. Nordic Walking edo Ipar Martxaren hastapen ikastaro batekin hain zuzen ere. Ibiltzeko modu hau, hankei ez ezik, besoei eta orokorrean soinaren goiko alde osoari eragiten dion ibiltzeko modua da. Jarduera hau praktikatzeko berariazko bi makil behar dira. Mugitzeko era berria da, esan bezala, gorputz osoari eragingo diona; atsegina, leuna eta aldi berean oso eraginkorra, giharren indarra, bihotza, koordinazioa eta mugikortasuna areagotzen dituena.
Eguna, maiatzaren 28 izango da, asteartea, eta 30 minutuko bi ikastaro labur planteatzen dira, bata goizeko 10:30tan eta bestea, arratsaldeko 17:30tan.
Hastapen ikastaroan parte hartzeko egin behar den bakarra Musakolako Kiroldegian izena ematea izango da. Doakoa da parte hartzea (lehentasuna izango dute abonatuek) baina kontutan hartu plaza mugatuak direla eta lehenbailehen izena ematea komeni dela. Bestalde, jakin, Ipar Martxa praktikatzeko materiala ez duenak, eskuragarri izango duela kiroldegian.
Animatu eta parte hartu!!