Abian dira XXVIII. Eskola-antzerkiaren Jardunaldiak
19/03/2018Martxoaren 20tik aurrera hainbat ekimen burutuko dira
Ikasleen artean,antzerkizaletasuna hezkuntza adierazpen gisa lantzeko asmoz, XXVII. Eskola-antzerkiaren Jardunaldiak antolatu ditu Hezkuntza Sailak, Kultura sailarekin elkar lanean. Jarduera, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleei zuzenduta dago eta hainbat ekimen burutuko dira.
- Martxoaren 20an - DBHko 1. zikloko ikasleek prestaturiko lau antzerki-obra, LHko 5. eta 6. mailetako ikasleen aurrean, Amaia antzokian taularatuko dituzte.
- Apirilaren 10an, 11an, eta 12an - LMHko 6. mailako ikasleak Amaia Antzokira joan dira instalazioak modu didaktikoan ezagutu ahal izateko
- Apirilaren 19an, 20an, 25ean, 27an eta maiatzaren 3an - Amaia Antzokian LMHko, DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Hastapeneko ikasleentzako antzerki-talde profesionalen emanaldiak antolatu dira, guztira 8 emanaldi eskainiz.
- Maiatzaren 15ean eta 17an - Jon Zubiaga aktorea eta Olatz Pagaldai aktoresa DBHko eskoletara joango dira antzerkia jakintzagai bezala duten ikasleekin beraien antzerki eskarmentua partekatu eta ikasleen galdereei erantzutera
Aktibitate hauen helburuak dira:
- Ikasleen artean antzerki zaletasuna hezkuntza adierazpen gisa lantzea.
- Ikasleak antzokira eramatea antzerkia behatzen ohitzeko.
- Aktibitatearen alderdi hezigarriak eta ludikoak ezagutaraztea.
- Antzokiaren agertokiaren atzealdea (tresnak, baliabideak...) ikasleei ezagutaraztea.
- Ikasleek ikasturtean zehar landutako obrak benetako antzokian taularatzea bertako baliabideez baliaturik.
- Kultur trasmisioa eta aisia.
- Baloreetan oinarriturikoa hezkuntza.
Arrasateko Institutuko eta Arizmendi Ikastolako ikasleek emango diot hasiera jardunaldieei euren antzezlanak taularatuz Amaia antzoian, herriko beste ikastoletako haurren aurrean. Emanaldiei buruzko informazioa, triptiko honetan eskuragarri duzu.