Udalak 4 langabe kontratatuko ditu
2019/10/31KONTRATUEN EZAUGARRIAK
DOKUMENTALISTA
Proiektua: Industria bilduma inbentariatzea eta ordenatzea.
Kontratua aldi baterako izango da (8 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
- 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea.
- Enplegu eskatzaile izan behar dute, alta egoeran, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, eta bete behar duten lanpostuari dagokion hezkuntza maila izan behar dute.
- Gazteen Bermerako Sisteman inskribatuta egon behar dute.
- Lanbidek Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan gazteak kontratatzeko 2019. urterako dirulaguntzen deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2019/06/28).
- Lehentasun ordena hau beteko da hautaketa prozesuan:
DSBE prestazioaren titularrak edo onuradunak
30 urteko adinetik gertuen dauden pertsonak
Baldintzak betetzen dituzten gainerako gazteak
- Kontratatu gabea izatea, aurreko 3 urtetan, enplegu sustapen programetan: 15 puntu.
Beste langile baten uko egitearen ondorioz kontratatua izanez gero, eta kontratu honen iraupena 3 hilabete baino gutxiagokoa izan bada, kontratatu gabea bezala hartuko da kontutan, hau da, 15 puntu izango ditu.
- Titulua: lizentziatura edo gradua. Hurrengo formazio espezifiko edo lan esperientziarekin: ondare teknikari, dokumentalista, museogintza arloa, kultura ondarea, historia iturrien kudeaketa, artearen historia, historia, bibliotekonomia eta dokumentazioa edo arteak eta giza zientziak adarrekoak.
- Euskara: 3 HE edo baliokidea egiaztatzea (agiriz edo dagokion proba eginez).
IGELTSEROA
Proiektua: Herriko espaloien hobekuntza ekintzak
Kontratua aldi baterako izango da (8 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
- 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea
- Enplegu eskatzaile izan behar dute, alta egoeran, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, eta bete behar duten lanpostuari dagokion hezkuntza maila izan behar dute.
- Gazteen Bermerako Sisteman inskribatuta egon behar dute.
- Lanbidek Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan gazteak kontratatzeko 2019. urterako dirulaguntzen deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2019/06/28).
- Lehentasun ordena hau beteko da hautaketa prozesuan:
DSBE prestazioaren titularrak edo onuradunak
30 urteko adinetik gertuen dauden pertsonak
Baldintzak betetzen dituzten gainerako gazteak
- Kontratatu gabea izatea, aurreko 3 urtetan, enplegu sustapen programetan: 15 puntu.
Beste langile baten uko egitearen ondorioz kontratatua izanez gero, eta kontratu honen iraupena 3 hilabete baino gutxiagokoa izan bada, kontratatu gabea bezala hartuko da kontutan, hau da, 15 puntu izango ditu.
- Titulua: Titulua: eraikuntzan edo igeltserotzarekin loturiko erdi mailako prestakuntza zikloa.
PEOIA (IGELTSEROTZA)

- Titulua: igeltserotzako peoi lanekin loturiko Oinarrizko Lanbide Prestakuntza edo lanbide ziurtagiriak.
TURISMO TEKNIKARIA
Egitekoa: Arrasateko Turismo Planaren lan ildoak garatzeko alternatiba azterketa.
- Aztertzea Arrasatek dituen baliabideak turismoa erakartzeko.
- Turismo planak ezartzen dituen lehen eta bigarren lan ildoak garatzea.
- 2020 urterako planifikazioa proposatzea.
Kontratua aldi baterako izango da (4 hilabete, %60) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Debagoienako herriren batean erroldaturik egotea, lehentasuna emango zaielarik Arrasaten erroldatutakoei.
Probak bukatutakoan, zerrenda bi egingo dira, puntuazio ordenan, probak gainditu dituzten hautagaiekin:
1)Gai diren hautagaien zerrenda, Arrasaten erroldatuak.
2)Gai diren hautagaien zerrenda, Debagoienan beste udalerri batzuetan erroldatuak.
Epaimahaiak egingo du, lehenik eta behin, kontratazio proposamen bat lehen zerrendako hautagaien alde (Arrasate), puntuazio ordenaren arabera (merezimenduak + probak).
Ez badago gai den hautagairik zerrenda horretan, kontratazio proposamen bat egingo du 2. zerrendako hautagaien alde (Debagoiena), puntuazio ordenaren arabera (merezimenduak + probak).
- Titulua: Unibertsitateko gradua edo baliokidea.
- Ikasketa espezifikoak edo konplementarioak (ikastaro, master, gradu-ondokoa) izatea turismo arloan edo/eta turismo teknikari lanetan 6 hilabeteko lan eskarmentua.
- Euskara: 3 HE edo baliokidea egiaztatzea (agiriz edo dagokion proba eginez).
- Ingelesa: B2 edo baliokidea egiaztatzea (agiriz).
- Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2019/03/25).
Hautagaien aurretiko aukeraketa
Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).
Lanbiden izen emateko epea:
Urriaren 31tik azaroak 7ra, biak barne.
Hautagaiaren azkeneko aukeraketa
Hautagaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta hautagaiek egiaztatutako merituak baloratuz.
Informazioa eta kontsultak
Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako hautagaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.
Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:
- BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)
Arano eta Garcia maisu-maistrak kalea 8
Tel.: 943 252000