San Juanetako kalez kaleko salmentaren inguruan atera dira behin betiko eta behin-behineko baimenak

2013/06/12
Card image cap
Behin-behineko baimena jaso dutenek 5 eguneko epea izango dute - ekainaren 18ra arte- dokumentazioa aurkezteko

San Juanetako kalez kaleko salmenta dela eta, Alkateak 2013ko apirilaren 3an onartutako Pleguaren arabera, dagokion zozketa egin zen eta behin-behineko adjudikazioak argitaratu ziren 2013ko maiatzaren 27an.

Zehaztutako epean eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren, orain behin betiko adjudikazioak atera dira. Epe barruan dokumentazioa aurkeztu ez dutenak baztertuta geratu dira.

Horrekin batera, behin-behineko baimendu berrien zerrenda (2. zerrenda) atera da.  Azken hauek 5 eguneko epea izango dute, ekainaren 18ra arte,  dokumentazioa aurkezteko.

 Ikus zerrenda