‘Komunitatea eredu: pantailen erabilera osasuntsu eta arduratsu baterantz’ jardunaldiak antolatu dituzte Altxa Buruak eta Arrasateko Udalak

2025/01/22
Card image cap
Jardunaldietan izena emateko epea ireki da, eta plaza mugatuak izango dira.

Altxa Burua ekimenak eta Arrasateko Udalak elkarlanean, ‘Komunitatea eredu: pantailen erabilera osasuntsu eta arduratsu baterantz’ jardunaldiak antolatu dituzte. Gaur egun pantailek duten eragina aztertu eta erabilera honek eragindako albo kalteei nola erantzun jakiteko asmoz antolatu dituzte hitzorduak.

“Azken hamarkadan bi errealitateren aurrean aurkitu gara: lehena, mugikorrarekin dugun harremana, menpekotasun hitzarekin definitu daitekeena, eta bigarrena, adingabeen artean buru gaixotasunek izan duten hazkunde nabaria. Bi errealitate hauek, eskutik doaz nahi baino neurri handiago baten eta ZEOS Programa guzti horri argia jartzera dator” adierazi dute antolatzaileek.

Hortaz, jardunaldiek, egoeraren analisia eta ezagutza eraiki ondoren, ekintzetara igarotzeko ahaldundu nahi ditu bertaratutakoak; izan norbanako, familiak, bikoteak … Eta herri bezala, komunitate gisa, mugikorrekin harreman osasuntsu eta arduratsu bat izateko gakoak landuz eta adingabeen osasuna modu integralean hobetzeko abiapuntuak jorratuz, eredugarri izateko tresnak eskaini.

Izen emateak (plaza mugatuak): https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSe4oeYQUywa1e-NCk0FxvjCOkWImuqhclYAWcqzkHZOpaqHhQ/viewform

Lau hitzaldi sorta otsailean

Otsailaren 18, 20, 25 eta 27rako antolatu diren saioetan ondorengo puntuak jorratuko dira:

  • Otsailak 18: Adingabeen buru gaixotasunen prebentzio eta kontentzioa.
    • Azpi-gaiak:
      • Zer nolako eragina du testuinguruak gure txikien garapenean?
      • Zeintzuk dira buru gaixotasun zabalduenak gure adingabeen artean?
      • Zer egin dezakegu egoera horiei aurre egiteko?
      • Eta gure buruak zaintzeko?
  • Otsailak 20: Nerabezaroa ulertzen: beldurrak, balioak, autoestimua eta identitate eraiki eraren garrantzia.
    • Azpi-gaiak:
      • Nerabezaroaren gorabeheratsuaren aurrean nola jokatu?
      • Hezitzaile gisa ditugun beldur, kezka eta auzien lanketa
      • Autoestimuaren pilareak
      • Identitatearen eraikera osasuntsu baten bilaketa
      • Ongizate digitala eta osasuna eskutik.
  • Otsailak 25: Mugikorraren auzia: zer dugu benetan esku artean?
    • Azpi- gaiak:
      • Zein dira sareen arrisku eta irtenbideak?
      • Nola jokatu ziber-jazarpen baten aurrean?
      • Zein dira jakin beharreko 20 baliabide praktikoak?
      • Zein dira heziketa mezu eta abiapuntuak
      • Nola eraiki dezakegu harreman osasuntsu bat mugikorrarekin?
      • Herri eta komunitate bezala nola erantzun dezakegu?
  • Otsailak 27: Balantza orekatzen: nola eraiki harreman osasuntsu bat mugikorrarekin?

ZEOS programan oinarritutako lanketa integrala

Mugikorraren auzia eta osasun mentalaren elkar-loturik dauden bi alderdi hauen lanketa integrala izango da landuko dena. “Gure belaunaldi berriei, nerabeei eta hezitzaileei, erraminta emozional eta gaitasun digitalak bermatzea ikuspuntu holistiko batetik, etorkizun osasuntsuago bat eraikitzeko”. Formazioek, talde bakoitzaren ezaugarri eta beharrizanei egokitu eta erantzuten die.

Gaian adituak diren Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkanok emango dituzte hitzaldi eta formazio saioak.

  • Maitane Ormazabal terapeuta da, Psikoterapia Laburrean, Ebaluazio Psikologikoan eta Psikodiagnostikoan eta Trauman Esku Hartzeko Goi Mailako Prestakuntzan espezializatuta dago. Pedagogia Terapeutikoko irakasle eta Gizarteratzeko goi-mailako teknikari eta hezitzaile bezala jardun izan du. Gazteentzako eta haurrentzako ingurune digital segurua osatzeko Haur eta Gazteria Ministerioaren aditu batzordeko kidea da, Mindsight Zurekin elkarteko fundatzailea eta ZEOS Programako zuzendari kidea besteak beste.
  • Telmo Lazkano irakaslea da, Ospitale, Etxe eta Hezkuntza Arreta Terapeutikorako Gipuzkoako Lurralde Zentroan eta dibulgatzaile aditua sare sozial eta pantailen arloan. Haur eta Nerabeekiko Psikoterapia Laburrean dago espezializatua Medikuntza Psikosomatikoaren eta Psikoterapiaren Espainiako Elkarteak aitortua. Gazteentzako eta haurrentzako ingurune digital segurua osatzeko Haur eta Gazteria Ministerioaren aditu batzordeko kide, ZEOS Programaren zuzendarikide.

gaiak eu.jpg